

Bi argazki besterik ez ditut lortu oraingoz, baina argazkilari profesionalak batenbat gehio egin zituela badakit. Lortzen ditudanean igoko dizkizuet.



Hona hemen youtuben aurkitutako bideo hau; bertan Beethoven konpositorearen 5.sinfoniaren grafiko bat agertzen da, non musika tresna bakoitzaren sarrerak, intentsitateak... grafikoki adierazten diren. Oso interesgarria iruditzen zait eta zuen gustokoa izatea espero dut, niretzat behintzat ikaragarri polita da!!
Gaur Ikastolako Abesbatzari buruzko artikulo bat dator Diario de Noticias egunkarian. Artikuloak hiru zati ditu. Nire aitona, Luis Morondori buruzko biografia, neri egindako elkarrizketa eta abesbatzako partaide batzuei egindakoa.
The Royal House of England and the King Jorge II invite to the students of the Paz de Ziganda Ikastola to the party that will celebrate in Green Park the 27 of April of 1749.
La lista de Schindler, Steven Spielbergek 1993an zuzendutako pelikula bat da. Bertan, Oskar Schlindler, Holokaustoan poloniako mila judutar inguru salbatu zituen enpresari alemaniarraren biografia kontatzen da. Nazien Alderdiaren partaide honek, Polonian, frabrika bat sortu zuen eta lanesku merkea izateko Cracoviako ghettotik langile judutarrak lortu zituen. Denborarekin, judutarrekin egiten ziren astakerietaz oharturik, bere fabrikan lan egingo zuten judutarrak erostea erabaki zuen, heriotzatik ahalik eta gehien libratzearren. Horren ondorioz, Schindlerrek bere dirutzaren zati handi bat galdu zuela diote.
Pelikula honetako musikak oskar bat irabazi zuen 1993an eta John Williamsek konposatu zuen. Askori konposatzaile honen izena ezaguna egingo zaizue. Nork ez du Harry Potter, Indiana Jones, Superman, La guerra de las galaxias eta Parque Jurásico pelikuletako musika noizbaitean entzun? Pelikula hauen musika ere Williamsena da. Izen hau beraz, ikasi behar diren hoietako bat da.
Hona hemen beste bideo bat, oraingo honetan Katica Illenyi bibolinjolearekin.
Ostiralean, Luis Morondoren jaiotzaren urteurrena zela ospatzeko homenaldi polit bat egin zen Baluarten, non bere bizitza azaltzen zuen bideo bat jarri zen eta berak sortutako abesbatzak kontzertu bat eman zuen.
Ziur naiz denok ezagutuko duzuela Wallyren jokua. Kasu honetan Wally edo Dido aurkitu beharrean, Didori buruzko informazioa lortzen saiatuko gara.
FIGARO, NOR OTE? Aurten entzungo dugun lehenengo operaren protagonista da. Opera honen izenburua Sevillako bizargina da, Gioacchino Antonio Rossini-k (1792-1868), musikagile italiar erromantikoak, konposatu zuen operarik famatuenetako bat.
Pompa y circunstancia Edward Elgar-rek (1857-1934) konposatutako bost martxek osatzen duten musika lana da. Horietatik lehenengoa da ezagunena, "Land of Hope and Glory" deiturikoa. Martxa hau askotan ekitaldi garrantzitsuetarako erabilia izan da. Inglaterran, Eduardo VIIaren koroazioan jo zuten eta bat baino gehiagotan himno bezala erabili dute. EEBBetan aldiz, graduazioetarako himno nagusienean bilakatu da.