2009-04-19

FIGARO, FIGAR0, FIIIIIIGARO!!!

FIGARO, NOR OTE? Aurten entzungo dugun lehenengo operaren protagonista da. Opera honen izenburua Sevillako bizargina da, Gioacchino Antonio Rossini-k (1792-1868), musikagile italiar erromantikoak, konposatu zuen operarik famatuenetako bat.
Opera honetan, Rosina, neska aberats eta umezurtz bat, bere tutorearen, Bartoloren giltzapean dago. Bartolok berarekin ezkontzeko asmoa dauka, baina Rosina Almaviva kondeaz maiteminduta dago. Figaro bizarginak, Rosina eta Almavivaren maitasuna bultzatuko du, bien arteko topeketak antolatuz.
DBH 3. mailakoek dakizuen bezala, bihar Musika Barrokoarekin hasiko gara eta ezinbestekoa izango zaigunez operari buruz hitzegitea, hona hemen bideo berezi batzuk, nahiz eta barrokoak ez izan.






No hay comentarios: