Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatza 9 eta 16 urte bitarteko neska mutil talde baten ahots musikarako zaletasuna bultzatzeko asmoz sortu zen.
Abesbatzak, 2010ean, Nafarroa Oinezeko kantaren grabaketan parte hartu zuen, Gayarre Antzokian ospatutako San Fermin eta Paz de Ziganda Ikastoletako 40. urteurrenean abestu zuen, eta Euskaltzaindiaren omenez egindako ageriko ekitaldian ere parte hartu zuen.
2011an Nafarroako Gobenuko Hezkuntza Sailak antolaturiko “Ahotsa haurtzaroan eta nerabezaroan” ikastaroan koru piloto gisa aritu zen Errenteriako Orereta Abesbatzaren zuzendaria den Imanol Elizasuren zuzendaritzapean.
Madrilgo San Inazio elizan kontzertu bat eskeini zuen UCM-k eta Madrilgo Euskal Etxeak antolatuta.
Paz de Ziganda Ikatolako Abesbatzak Iruñean, eta Nafarroako nahiz Gipuzkoako herri desberdinetan eman ditu kontzertuak.