2012-12-19

Kaixo berriz ere!!

Gaurkoan, LHko 4. mailakoen txanda izan da, eta musika saioak aprobetxatuz, Haur Hezkuntzara joan gara xirularekin kontzertu txiki bat ematera.

Hauek dira kantatu eta xirulaz jo ditugun abestiak:

Pinpilipauxa, Blai-blai, Din dan don eta Kanpaiak jaietan.

Eskerrik asko txikiei eta hauen irakasleei kontzertua ikustera etortzeagatik!!

GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU!!







2012-12-18

Kaixo lagunak!!

Gaur LH 3.mailako lagunak Haur Hezkuntzara joan gara kontzertu txiki bat ematera, xirularekin ikasitako 4 abesti hauek jo ditugularik:

Halaxe bedi, Euria mendian, Kuku kuku eta Zaldi txiki bat.

Oso gustura egon gara eta HHko txikiak bikain egon dira.

Zorionak eta Urte berri on guztioi!!








2012-10-02

TCHAIKOVSKYREKIN TXOTXONGILOARENA EGITEN

Kaixo lagunak!!

Aurreko astean LH 3.mailako ikasleekin oso ariketa polita burutu genuen musika-saioan. Horretarako, Tchaikovsky-ren El Cascanueces Suite-aren "Danza del hada de los confites" pieza erabili genuen. Entzun eta landu ondoren, une batez txotxongilo eta txerpolarietan bihurtu ginen... Saio magikoa izan zen!!

Hona hemen argazki batzuk:










2012-04-27

ABESBATZAREN EMANALDIAK

Hauek dira hemendik ekainera bitartean ikastolako abesbatzak emango dituen kontzertuak:

NOIZ ORDUA LEKUA
Apirilak 29, igandea 12:30etan Atarrabiako Kultur Etxean
Maiatzak 12, larunbata 19:00ean Agoitzen
Ekainak 2, larunbata 20:00ean Santo Domingo de la Calzadan
Ekainak 8, ostirala 19:00ean Burlatako Kultur Etxean
Ekainak 9, larunbata 20:00ean Iruñeako San Saturnino elizan

2012-02-01

Martin eta Sara /Oboe eta Biolin bikotea

Hona hemen LH 5. mailako bi ikasle trebe: Martinek Oboea jotzen du, eta Sarak Biolina.
Aurreko astean kontzertu txiki bat eskeini zieten bere gelakideei musika saioan.
Zorionak zuen ausardiagatik eta musikaz gozatzen jarraitu.