2009-03-30

LAND OF HOPE AND GLORY

Pompa y circunstancia Edward Elgar-rek (1857-1934) konposatutako bost martxek osatzen duten musika lana da. Horietatik lehenengoa da ezagunena, "Land of Hope and Glory" deiturikoa. Martxa hau askotan ekitaldi garrantzitsuetarako erabilia izan da. Inglaterran, Eduardo VIIaren koroazioan jo zuten eta bat baino gehiagotan himno bezala erabili dute. EEBBetan aldiz, graduazioetarako himno nagusienean bilakatu da.

Mundu honetan bizi bazarete ezinezkoa da musika lan hau entzuna ez izatea. Dena den, hodeietan bizi den norbait denok ezagutzen dugunez gero, hemen duzue aukera abesti famatu hau entzuteko.

2009-03-25

"PIRATAS DEL CARIBE"



Ezagutzen al duzue pelikula honetako musika inoiz entzun ez duen norbait? Ziur naiz, denek noizbeitean, abesti famatuena behintzat, entzun duzuela. Egun hauetan DBH 3. mailakoek "La perla negra" txirularekin joko dute. Ea abestia ezaguna izanda, gehiago jotzen duzuen etxean!!! Nahi duenak, "entzunaldiak" estekan sartuz edo hemen klikatuz entzun dezake.
Gehienek hiruetako pelikularen bat ikusia izango duzuenez bideo desberdin bat jarri dizuet.