2009-06-18

AGURRA ABESBATZARI

ZORIONAK GUZTIOI ATZOKO KONTZERTUAGATIK, primerakoa izan baitzen. Ikaragarri ongi afinatu zenituzten abesti guztiak, tempo aldetik ere ez zen inongo desajusterik egon eta konzentrazioa orokorrean oso ona izan zen. Kurtso osoan zehar egin duzuen lana, atzoko 7 abestietan oso ongi isladatu zen. Egia da lan gogorra eta neketsua izan dela batzuetan, batez ere zati bat mila aldiz errepikaarazten nizuenean, ongi afinatuta ez zegoelako edo batera ez gindoazelako, baina oso pozgarria bestetan, kontzertuetan publikoa aho-zabalik uzten zenutenean bereziki. Benetan diotsuet oso harro sentitzen naizela zuen irakasle izateaz, ongi abesteaz gain oso talde polita sortzea lortu duzuelako. Eta ez dut eskutiz hau bukatu nahi atzoko detallea eskertu gabe, ze isilean eraman duzuen dena! Izugarri gustatu zitzaizkidan loreak eta kasi lortzen duzue denon aurrean emozionatzea. Milesker guztioi!!!

2009-06-12

LASKORAINEKOAK ATARRABIAN

Aurten, berriro ere, Laskorain Ikastolako Abesbatzakoak Atarrabiara etorri dira kontzertu bat ematera. Aurtengo emanaldia soinketalekuan izan da LHko ikasle guztiak sartu ahal izateko. Beti bezala, Laskorainekoek primeran egin dute eta abesti oso politak eskeini dizkigute. Guk abestutakoen artean Ready for story kantak txalo pilo bat jaso ditu, txikien artean bereziki. Norbaitek kontzertua beriro entzun nahi izatekotan ekainak 17an asteazkenean, arratsaldeko 20:00etan Sarasate Etorbidera (Tombola dagoen lekura) gerturatu daiteke. Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

2009-06-11

IKASTOLAKO ABESBATZA EGUNKARIAN

Gaur Ikastolako Abesbatzari buruzko artikulo bat dator Diario de Noticias egunkarian. Artikuloak hiru zati ditu. Nire aitona, Luis Morondori buruzko biografia, neri egindako elkarrizketa eta abesbatzako partaide batzuei egindakoa.

2009-06-10

"VIANA PRINTZEA" SARIA MUSIKARI BATENTZAT

Atzo goizean Agustin Gonzalez Azilu musikari eta konposatzaileak "Viana Printzea" saria jaso zuen Leireko Monastegian. Iaz Alfredo Landa aktoreari eman zioten.

Gonzalez Azilu Altsasun jaio zen 1929an. Iruñean ikasi zuen Luis Taberna organojolearekin eta Fernando Remacha konposatzailearekin. Ondoren Madrilera joan zen musika ikasketak jarraitzera. 1960an XVII. mendeko nafar konposatzaileei buruzko ikerketa lan bat egin zuen beka bati esker. Geroxeago Europako beste herri batzuetan ibili zen, Parisen adibidez. Hainbat sari irabazteaz gain Madrilgo Goi mailako Kontserbatorioan eta Iruñeako Pablo Sarasate Kontserbatorioan, besteak beste, armoniako irakasle lana burutu du. 80 urte izan arren, konposatzen jarraitzen du; oraingo honetan dirudienez, opera bat du eskutartean.

2009-06-05

TXIRULA AZTERKETA PRESTATZEKO

Hemen dituzue datorren asteko azterketan sartuko diren bi abestiak. Ea bideo hauek laguntzen dizueten ikasten. Eskertu nahi diet Nikolas, Maite eta Ireneri hartu duten lanarengatik.