Atzo goizean Agustin Gonzalez Azilu musikari eta konposatzaileak "Viana Printzea" saria jaso zuen Leireko Monastegian. Iaz Alfredo Landa aktoreari eman zioten.
Gonzalez Azilu Altsasun jaio zen 1929an. Iruñean ikasi zuen Luis Taberna organojolearekin eta Fernando Remacha konposatzailearekin. Ondoren Madrilera joan zen musika ikasketak jarraitzera. 1960an XVII. mendeko nafar konposatzaileei buruzko ikerketa lan bat egin zuen beka bati esker. Geroxeago Europako beste herri batzuetan ibili zen, Parisen adibidez. Hainbat sari irabazteaz gain Madrilgo Goi mailako Kontserbatorioan eta Iruñeako Pablo Sarasate Kontserbatorioan, besteak beste, armoniako irakasle lana burutu du. 80 urte izan arren, konposatzen jarraitzen du; oraingo honetan dirudienez, opera bat du eskutartean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario