2009-04-26

ABESBATZAK KAMISETAK ESTREINATU DITU

Gaur goizean, ariketa osagarrien eguna zela eta, Ikastolako Abesbatzak kontzertu bat eskeini du Haur Hezkuntzako edifizioan. "Look" berriarekin atera dira kantatzera, DBH 3Cko Oihane Amezketak diseinatutako kamisetekin. Luis Notariok lagundu ditu pianoarekin eta abestietako batean, DBH 4Bko Patxi Erdozainek ere jo du. Kike Unzuk, LH 5Bko ikasleak, "Los chicos del coro"abestiaren soloa abestu du eta guraso guztiak aho zabalik utzi ditu.
ZORIONAK DENOI, lan izugarria egin baituzue kontzertu honetarako!!!
Hona hemen gaurko kontzertuaren bideo eta argazki batzuk:





2 comentarios:

Anónimo dijo...

Aupa!!
Ikaragarri gustatu zitzaidan joan den eguneko kontzertua (maiatzak 8koa baina ikusi dut ez duzula ezer zintzilikatu). Esango dizkidazu zeintzuk diren tituloak. MILA ESKER

AURKEN SIERRA (4.A)

Ainhoa dijo...

Mila esker Aurken, asko eskertzen dira horrelako komentarioak. Ez dut deus ere publikatu argazkirik ez nuelako, baina bihar bertan baten bat lortzea espero dut. Abestiei dagokienez, grabazioren bat eta partiturak ematen ahal dizkizut.