2010-06-12

ABESBATZAREN AGURRA


Urtero bezala, ekaina ailegatu eta abesbatzakoek agur esaten diogu elkarri hurrengo ikasturtearte. Eta baten batek, Anaisek eta Irenek bezala, betirako. Egia da urte asko izan direla elkarrekin eta pena handia ematen didala horrelako abeslari eta pertsona bikainak galtzea. Hala ere, Nafarroa Oinezerako zuekin kontatzea espero dut!!!

Zoriondu nahi zaituztet guztiak, aurten egindako lanarengatik! Ez dakizue ze nolako suertea dudan horrelako abesbatza baten zuzendari izanda, ezin nuen lan talde hobeagoa lortu!!! Izugarri hobetu duzue ikasturte honetan, bai afinazioan (Sakuraren sarrerak eta Niska Banjaren amaierak eman diguten lana), bai pianisimoak eta benetazko foteak lortzen (Dubularen abestia Virgen del Río parrokian ez dut uste nire bizitza osoan ahaztuko dudanik) eta beharbada, abesbatza batentzat zailena den horretan, empastean, ere bai. Ahots teknikako klaseek eragina izango zuten???

Bukatzeko eskerrak eman nahi dizkizuet Luisen eta nire partetik atzoko bi lore sortengatik. Ondo abesteaz gain, ze nolako detalleak dituzuen... MILA ESKER BIHOTZ BIHOTZEZ!!!

Kontzertuko argazkiak ikusteko klikatu hemen.

2010-06-09

ABESBATZA AMMA MUTILBAN




Aurten ere, Amma Mutilba zaharretxera joan gara abesbatzakoak. Iaz bezala, kontzertua amaitzean, abesbatzako batzuk hango agureak beren logelatara lagundu dituzte. Argazkietan ikusiko dituzue oparitu dizkiguten txanoak... ze arrakasta izan duten batzuen artean!!! (ez ezazue galdu Anais, Linatxo eta Ireneren argazkia). Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

2010-06-05

ABESBATZA VIRGEN DEL RÍO PARROKIAN

Atzo Nafarroa Oinezeko leloa gidaritzat harturik, Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatzak eta Gurasoen Abesbatzak kontzertu bat eskeini genuen Virgen del Río parrokian. Kontzertuan herrialde desberdinetako kantak abestu genituen. Eliza jendez gainezka zegoen eta txalotu zutenagatik, nik uste, gustokoa izan zutela.
Argazkiak ikusteko klikatu hemen.