2009-11-07

EUSKADIKO KONTSERBATORIOEN ORKESTRA

Bideo honetan entzungo duzuen orkestra Euskadiko kontserbatorioetako 13-16 urte bitarteko ikasleek osatzen dute. Alberto Evaristo GINASTERAren, XX. mendeko hegoamerikar konposatzaile nagusienetarikoaren, "Malambo" musika lan ospetsua jotzen dute. Perkusio taldea ikusteagatik bakarrik pena merezi du.
Lehen aipatu dizuedan bezala, Ginastera, XX.mendeko hegoamerikar konposatzaile nagusienetariko bat da. 1916an Argentinan jaioa, Buenos Airesen eta EEBBetan burutu zituen musika ikasketak Aaron Copland konposatzaile famatua maisu izanik. Argentinara itzultzerakoan, Argentinako konposatzaileen liga, Agentinako Unibertsitateko Musikako Fakultatea eta La Platako Kontserbatorioa sortu zituen. Bere musika lanen artean operak, kontzertuak, ganbarako musika eta pianorako zenbait obra aurki ditzakegu. Bere ikasleen artean berriz, A. Piazzolla, tango konposatzaile famatua izenda dezakegu.
1973an, Emerson, Lake & Palmer rock taldeak bere pianoko kontzertuaren 4. mugimendua grabatu zuen Toccata izenarekin, Ginasteraren oso gustokoa izanik.

No hay comentarios: