2011-12-31

URTE BERRI ON!

Musika mintegiak, bideo honen bitartez, Urte Berri On bat opa dizue ikastolako partaide guztioi.


Leioako Kantika Koralak Madrilgo Jauregi Errealaren kaperan Eguberrietan eskeinitako kontzertua da.

2011-12-21

ABESBATZAKO OHARRA

Abenduaren 23ko kontzertua bertan behera utzi da.

2011-12-19

ABESBATZAKO KONTZERTUAK

Atzo, Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatzak Eguberrietako kontzertu bat eman zuen Jesuitas Elizan. Jende pila elkartu zen gure abeslariak entzutera eta benetan oso ongi egin zutela.
Abenduak 23an, ostirala, Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatuta, beste kontzertu bat emango dute S. Fco. Javier Elizan 20:00etan. Denak gonbidatuak zaudete!






2011-10-23

TOLOSAKO ABESBATZA LEHIAKETA

Urriaren azkeneko asteburu honetan, urtero bezala, abesbatza lehiaketa izango da Tolosan. Igande goizean haur abesbatzek parte hartuko dute eta hoietako bostek kontzertu ezberdinak emango dituzte Nafarroako zenbait tokitan. Munduko leku desbedinetatik datoz eta oso maila altua daukate. Kontzertu guztiak dohainik izango dira eta azken abesbatza bereziki, Cantemus children´s choir (argazkian agertzen dena), ezin duzue galdu.
Hau da aste honetako kontzertu plangintza:
URRIAK 25, asteartea
ERRIBERRI. Las Clarisas eliza (20:00). CĒSIS GIRLS` CHOIR (Letonia)
URRIAK 27, osteguna
TAFALLA. San Pedro eliza (20:00). CHILDREN’S CHOIR ST. PETERSBURG (Errusia)
URRIAK 28, ostirala
ANTSOAIN. Antsoaingo antzokia (20:00). WOLFRATSHAUSER KINDERCHOR (Alemania)
URRIAK 29, larunbata
BURLATA. Kultur etxea (20:00). CHILDREN’S CHOIR ST. PETERSBURG (Errusia)
URRIAK 30, igandea
ERRIBERRI. Las Clarisas eliza (20:00). LOBOC CHILDREN’S CHOIR (Filipinas)
TUTERA. Carmen eliza (20:00). WOLFRATSHAUSER KINDERCHOR (Alemania)
AZAROAK 3, osteguna
IRUÑEA. Kristo Errege eliza (20:00). CANTEMUS CHILDREN’S CHOIR (Hungría)

2011-06-19

ABESBATZAREN AGURRA

Lehenik eta behin zoriondu nahi zaituztet abesbatzako guztiak asteazkenean erakutsitako profesionaltasunagatik. Goizean, ikastolan, kontzertu bat eman ondoren Laskorain ikastolako abesbatzakoekin, arratsaldean ere, Civivoxen, izugarri ondo abestu zenuten. Arratsaldekoa, abesbatzak inoiz eman duen kontzerturik luzeena eta konplikatuena izan zen eta hala ere kontzentrazioa eta afinazioa ordu osoan zehar mantendu zenuten. Hori ez da batere erraza zuen adineko neska mutilentzat!
Lan handia egin duzue aurten eta hori berehala somatu zuen publikoak: ahotsak oso ongi kolokatuak zeuden, zuen aurpegiek hainbestetan ensaiatutako sentimendu desberdinak erakusten zituzten, afinazioa izugarria izan zen kontzertu osoan zehar, nahiz eta ikaragarrizko beroa egin... Jendea liluratuta atera zen Civivoxetik! Emakume batek kontzertua baino espektakulo bikaina zela esan zidan amaitzerakoan!!! Oso kritika onak jaso nituen.
Tamalez, urtero bezala, azken kontzertu honekin agur esan behar diegu zenbait ikasleri. Aurten, Josu Orla eta Aritz Oroz, nire laguntzaile amorratuak, badihoaz ikastolatik. Hainbestetan lagundu didazue trasteak hemendik hara eramaten, beti hain arduratsuak entsaioetara etortzeko... Inoiz ez duzue irrifarrea galdu, nahiz eta azken urteetan zuen ahotsek izaten ari zituzten aldaketa fisikoek ezindu kanta gehienetan abestea. Eskerrak eman nahi dizkizuet entsaioetan pazientzia handia izan duzuelako, eta zuen ahotsetaz asko ikasi dudalako. Argi dago nik izugarri botako zaituztedala faltan, baina beste batzuk ere (eta ez ditut izenak aipatu nahi...) zuen falta asko somatuko dute datorren urtean, je, je... Hemendik aurrera, gure publikoaren artean zuen aurpegiak ikustea espero dut.

Bukatzeko, mila esker, benetan, oparitutako lore sorta eta lepokoarengatik, izugarri gustatu zitzaizkidan. Ondo pasa udan eta pilak kargatuta itzuli, oso abesti politak baititut datorren ikasturterako!!!! Ziur naiz gustokoak izan behar dituzuela!! (Hona hemen aurrerapen txikia)
Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

2011-06-14

KONTZERTUA CIVIVOX ITURRAMAN

Bihar, ekainak 15ean, Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatzak kontzertu bat emango du Civivox Iturraman arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak doainik dira eta 18:30ean jaso ahalko dituzue.

2011-04-13

J.S. Bach, Tocata eta Fuga Re minorrean

Hona hemen Juan Sebastian Bach konposatzailearen obra ospetsua jarraitzeko modu bitxia.

2011-04-05

PAZ DE ZIGANDA IKASTOLAKO ABESBATZAK KONTZERTUA EMANGO DU MADRILEN

Eguna: 2011ko apirilak 8, ostirala.

Ordua: 19:30ean.

Lekua: San Inazio eliza, Principe kalea, 31.

Antolatzailea: UCMko Euskara saila.

Babeslea: Etxepare Institutua.


Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatzak, 53 haurrez osatua eta Ainhoa Sarriguren irakaslearen zuzendaritzapean, kontzertua emango du apirialaren 8an. Madrilgo Complutense Unibertsitateko euskara sailak eta Euskal Etxeak antolatutako kontzertua San Inazio elizan izango da arratsaldeko zazpi t´erdietan. Jarraian partaide guztiak Euskal Etxean afalduko dute.


PAZ DE ZIGANDA IKASTOLAKO ABESBATZAREN IBILBIDEA

Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatza 9 eta 16 urte bitarteko neska mutil talde baten ahots musikarako zaletasuna bultzatu asmoz sortu zen. Abesbatzak, 2010ean, Nafarroa Oinezeko kantaren grabaketan parte hartu zuen. Gayarre Antzokian ospatutako San Fermin eta Paz de Ziganda Ikastoletako 40. urteurrenan abestu zuen. Euskaltzaindiaren omenez egindako ageriko ekitaldian ere parte hartu zuen. 2011an Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak antolaturiko “Ahotsa haurtzaroan eta nerabezaroan” ikastaroan koru piloto gisa aritu da Errenteriako Orereta Abesbatzaren zuzendaria den Imanol Elizasuren zuzendaritzapean. Paz de Ziganda Ikatolako Abesbatzak Iruñean eta Nafarroako nahiz Gipuzkoako herri desberdinetan eman ditu kontzertuak.

2011-02-27

IKASTOLAKO ABESBATZA IMANOL ELIZASUREN ZUZENDARITZAPEAN

Azken bi aste hauetan Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatzak, CAPekoek musika irakasleentzako antolatutako ikastaro batean parte hartu du. "Ahotsa haurtzaroan eta nerabezaroan" izenburu duen ikastaro honen irakaslea Imanol Elizasu izan da, Errenteriako Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzetako zuzendaria, hain zuzen ere.
Lehenengo bi saioetan, Imanolek, abesbatza osoarekin egin zuen lan. Saio bakoitzean 2 ordu, 2 ordu t´erdi eman zituen lanean atsedenik hartu gabe. Ikasleek izugarri gozatzeaz gain, asko ikasi zuten eta oso lan serioa egin zuten. Imanolek, bere aldetik ere, arnasketa eta gorputz-jarrera egokiak, ahotsaren kolorea... landu zituen. Bere animo eta hitz goxoek izugarri motibatu zituzten ikasleak hasiera hasieratik, eta hauen erantzuna apartekoa izan zen.
Musika irakasleontzat, kriston aukera izan da Imanol lanean ikustea; nik behintzat, asko ikasi dut.
Hona hemen egindako lanaren adibide batzuk:







Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

2011-02-18

"ANALFABIA PLANETA" Eskola kontzertua

Bihar Baluarte auditoriora joango gara Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle-irakasleak  "Analfabia Planeta" kontzertu didaktikoa emanaldira.
Emanaldia 11:30 etan hasiko da eta ordu bete iraungo du.
Sarrera honetan bertan Ikasle batek egindako kronika publikatuko dugu.
Nafarroako gobernuak antolatutako kontzertuei buruzko Informazio gehiago irakurtzeko klikatu HEMEN 
Noticias de Navarra egunkariko BERRIA


Baluarteruntz  Sarasaten

Baluarteko atarian I

Baluarteko atarian II

Kontzertua aurretik

Abeslariak prest

Paz de Zigandako haurrak kontzerturako prest

Orkestraren zai