2009-11-07

EUSKADIKO KONTSERBATORIOEN ORKESTRA

Bideo honetan entzungo duzuen orkestra Euskadiko kontserbatorioetako 13-16 urte bitarteko ikasleek osatzen dute. Alberto Evaristo GINASTERAren, XX. mendeko hegoamerikar konposatzaile nagusienetarikoaren, "Malambo" musika lan ospetsua jotzen dute. Perkusio taldea ikusteagatik bakarrik pena merezi du.
Lehen aipatu dizuedan bezala, Ginastera, XX.mendeko hegoamerikar konposatzaile nagusienetariko bat da. 1916an Argentinan jaioa, Buenos Airesen eta EEBBetan burutu zituen musika ikasketak Aaron Copland konposatzaile famatua maisu izanik. Argentinara itzultzerakoan, Argentinako konposatzaileen liga, Agentinako Unibertsitateko Musikako Fakultatea eta La Platako Kontserbatorioa sortu zituen. Bere musika lanen artean operak, kontzertuak, ganbarako musika eta pianorako zenbait obra aurki ditzakegu. Bere ikasleen artean berriz, A. Piazzolla, tango konposatzaile famatua izenda dezakegu.
1973an, Emerson, Lake & Palmer rock taldeak bere pianoko kontzertuaren 4. mugimendua grabatu zuen Toccata izenarekin, Ginasteraren oso gustokoa izanik.

2009-11-04

MUSIKA JOKUAK INGELERAZ


Joku hauekin musika ikasten duzuen bitartean ingelera praktikatzeko aukera izango duzue. Gustoko duzuen jokuan klikatu eta hasi jolasten!


  1. "MEMORYGAME”

  2. “THE TIME MACHINE”

  3. “BEETHOVEN’S BASEBALL”

  4. “PICTURE PAINT”

2009-11-01

IRUDIZKO BATERIA

Bideo honetan, Rowan Atkinson, Mr. Bean-en papera egiten duen aktore ingelesa, irudizko bateria bat jotzen ikusiko duzue. Izugarria da soinuen eta mugimenduen arteko sinkronizazioa.

2009-10-15

KANTU GREGORIANOAREN ENTZUNALDIAK

Hona hemen Kantu Gregorianoa errepasatzeko zenbait entzunaldi:
1) Te lucis ante Terminum (estilo silabikoa)

2) Crux Fidelis (estilo neumatikoa)

3) Kyrie (estilo melismatikoa)

4)Ut queant laxis

5) Puer natus est

MONODIA PROFANOA ENTZUNALDIAK

1) Alfonso X Jakintsua
Santa Mariaren Kantiga

2) Martin Codax
Cantiga de amigo

ERDI AROKO POLIFONIAREN ENTZUNALDIAK

1) Organum paraleloa


2) Organum melismatikoa


3) G. de Machaut
Notre Dameko Mezaren Kyriea

2009-10-12

ENTZUNALDIEN JOKUA


Joku honetan entzunaldi bakoitzaren konposatzailea asmatu behar duzu. Behar duzun guztietan errepika ezazu entzunaldi guztiak ikasi arte.
Jolasten hasteko klikatu hemen.