2010-11-11

KONTZERTU OSO INTERESGARRIA!!!!!

Datorren asteartean, azaroak 16, arratsaldeko 20:00etan, Orereta Abesbatzakoek kontzertu bat emango dute Burlatako Kultur Etxean. Kontzertuak 6€ balio ditu. Garestia irudituko zaizuen arren, pena merezi du abesbatza hau zuzenean ikus eta entzuteak.
Orereta Abesbatza, Jose Luis Ansorenak sortu zuen 1968an eta orduz geroztik lan diziplinatua burutu du koru kanturako heziketan.
Grabatu dituen diskak honako hauek dira: 1978an “Eguberri Abestiak”, 1991n, “Oi Betleem” Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta 1999an sehaska kanten grabaketa. 2004ko uztailean, Islandian (Kópavogur) burututako Europa Cantat Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Kantu Astean hartu zuen parte. Uda honetan 'Shaoxing World Choir Games' delakoetan 2 zilarrezko domin irabazi dituzte.
SARRERAK LORTZEKO KLIKATU HEMEN. ANIMA ZAITEZTE!!!