2010-10-27

MUSIKA TEXTURAK

Aurreko astean DBH 3. mailako ikasleak Musika Texturak lantzen ibili ziren. Ah, ze lan politak sortu zituzten! Batzuk kontzertu batean aurkezteko modukoak! Denak ezin ditudanez jarri, hona hemen Jokin, Xabier, Aitor, Adriana eta Idoiak prestatu zuten ariketa. Bikaina, ezta? Xabier perkusionista profesionala dirudi!

2010-10-24

TOLOSAKO ABESBATZA LEHIAKETA

Abesbatza lehiaketa hau urtero ospatzen da Tolosan eta urteen joanarekin, munduko abesbatza lehiaketa garrantzitsuenetako batean bihurtu da.
Aurten, haurren abesbatzek, urriak 31, igandean, goizeko 11:00etan hartuko dute parte (sarrerak urriak 15ean jarri ziren salgai). Hala ere, Tolosara joateko gogorik ez dutenek, urriak 28an, Iruñeako Kristo Errege Elizan, arratsaldeko 20:00ean eta dohainik, "Cantemus children´s choir" hungariar abesbatza entzuteko aukera izango dute. (Abesbatza honetako haurrek, 1978tik gaur egun arte, 20 Lehenengo Sari baino gehiago eta zenbait Grand Prix (Sari Nagusia) jaso dituzte).
Gehiago jakiteko klikatu hemen.

2010-10-19

BERRIRO ERE MARTXAN

Kaixo guztioi,

Nahiz eta zertxobait berandu, berriro ere martxan jarriko dugu musika bloga. Badakit azkeneko boladan zuetariko asko sartu zaretela eta ezer berririk ez duzuela aurkitu. Eta horregatik barkamena eskatu nahi dizuegu.
Kurtso berri honi hasiera emateko hementxe uzten dizuet munduko kaleetan zehar grabatutako bideo bat: