2010-04-17

NAFARROA OINEZEKO ABESTIA GRABATZEN

Atzo arratsaldean Nafarroa Oinezeko abestiaren estribilloa grabatu zen ikastolan. Bi kamara, soinu teknikari bat eta Ismael Yague (abestiaren konposatzailea) etorri ziren abesbatzako ikasleak grabatzera. Ordu batean, musika gelan, grabazio estudio bat montatu zuten: mikroak, kableak, aurikularrak, , fokoak…
Abesbatzakoek izugarrizko jarrera ona erakutsi zuten grabazioak iraun zuen bi orduetan. Abestia behin eta berriro errepikatu arren ez zuten irrifarrea galdu momentu batean ere.
MILA ESKER GUZTIOI! GUSTOA EMATEN DU ZUEKIN LAN EGITEA!!!
Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.

No hay comentarios: