2010-04-26

IKASTOLAKO ABESBATZA GAYARREN

Asteburu honetan oso lanpetuta ibili gara abesbatzakoak. Larunbatean, San Fermin eta Paz de Ziganda ikastoletako 40. urteurrena zela eta, 2 abesti kantatu genituen Gayarre antzokian: Nere herriko neskatxa maite eta Niska Banja. Lekurik aproposena izan zen Nafarroa Oinezeko kamiseta berriak estreinatzeko. Ikasleek primeran abestu zuten, ez zuen ematen urduri zeudenik ere, eta sinets iezaidazue, eszenatoki horretara igotzeak asko inposatzen du. Hala ere, profesionalak bailiran izugarrizko kontzentrazioarekin kantatu zuten, afinazioa ikarragarria izanik eta arnasketa eta ñabardura guztiak esandako lekuetan eginik. Azkeneko astetan sartutako ordu extra guztiek bere fruitua izan zuten... zenbat alditan errepikatuko genuen ostegunean nere herriko abestiaren lehenengo bi notak??? eta Niska Banjaren azken 3 konpasak???
Nerea eta Teresak, ezin izan zuten abestu han egon arren, baina abesbatzako guztien izenean, han izandako arrakasta ere zuena dela esan nahi dizuet. Gauza bera diotsuet, asteburua kanpoan eman behar izan duzuenoi.
Igandean, ariketa osagarrien egunean, ikastolan abestu genuen. Gure kontzertuko ardatza MUNDUZ MUNDU leloa izanik, Amaia eta Iñaki Ainziburuk, ipuin bat irakurri zuten herrialde desberdinetako abestiei sarrera emateko. Bost hizkuntza desberdinetan abestu genuen: euskeraz, serbieraz, frantsesez, japonieraz eta gaztelaniaz. Itxasne gaixoari eztula eman zion abesti batean... ahaztuko zituen Hondarrabiko bidaiaren ondorioz erosi behar izan zituen pirulak???
Ez dut amaitu nahi ondoko pertsona hauei eskerrak eman gabe: Kikeri, hain ondo abesteagatik, Josuri, Djembea jotzeagatik, eta Luis eta Irantzuri, pianoan eta biolan laguntzeagatik.
ZORIONAK GUZTIOI!!!
Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

No hay comentarios: