2010-03-31

MUSIKARI BIKAINAK LH 5. MAILAN

Gaur goizean LH 5.A gelakoek saio polit bat eskeini digute antzerki gelan bildutako ikasle eta irakasleei.
Musika emanaldi desberdinak entzuteko aukera izan dugu: Jon Vital (argazkian agertzen dena) saxoarekin, Eneko Muniain eta Jon Urteaga txirulekin, Ainhoa, Irene eta Saioa zeharkako txirula, txistua eta teklatuaren. Hip hop estiloan, Maria, Marina, Saioa, Irati eta Itsasok dantza bat prestatu dute. Garazi, Saioa Azkoitia eta Leirek aldiz, tango "berezi" bat dantzatu dute. Rubenek, Marinaren laguntzarekin papiroflexia zer den azaldu digu eta egindako figura batzuk erakutsi dizkigu. Eneko Petri, Aritz, Xabier eta Dabidek, Leo Messiren antza handiarekin, je,je... baloiarekin toke batzuk egin dizkigute. Martinek txiste batzuk kontatu dizkigu. Bukatzeko, Saioa eta Maritxuk aho zabalik utzi gaituzte han bildutako guztiak prestatutako soinketa saioarekin.
ZORIONAK GUZTIOI, OSO ONGI EGIN BAITUZUE!!! HORRELAKOAK GEHIAGOTAN EGITEA ESPERO DUT!!!

No hay comentarios: