2010-03-31

MUSIKARI BIKAINAK LH 5. MAILAN

Gaur goizean LH 5.A gelakoek saio polit bat eskeini digute antzerki gelan bildutako ikasle eta irakasleei.
Musika emanaldi desberdinak entzuteko aukera izan dugu: Jon Vital (argazkian agertzen dena) saxoarekin, Eneko Muniain eta Jon Urteaga txirulekin, Ainhoa, Irene eta Saioa zeharkako txirula, txistua eta teklatuaren. Hip hop estiloan, Maria, Marina, Saioa, Irati eta Itsasok dantza bat prestatu dute. Garazi, Saioa Azkoitia eta Leirek aldiz, tango "berezi" bat dantzatu dute. Rubenek, Marinaren laguntzarekin papiroflexia zer den azaldu digu eta egindako figura batzuk erakutsi dizkigu. Eneko Petri, Aritz, Xabier eta Dabidek, Leo Messiren antza handiarekin, je,je... baloiarekin toke batzuk egin dizkigute. Martinek txiste batzuk kontatu dizkigu. Bukatzeko, Saioa eta Maritxuk aho zabalik utzi gaituzte han bildutako guztiak prestatutako soinketa saioarekin.
ZORIONAK GUZTIOI, OSO ONGI EGIN BAITUZUE!!! HORRELAKOAK GEHIAGOTAN EGITEA ESPERO DUT!!!

2010-03-15

MUSIKA BARROKOAREN ENTZUNALDIAK

Hauek dira DBH 3. mailan memoriz ikasi behar dituzuen entzunaldiak:

HAENDEL: El Mesias (Aleluya)

J.S. BACH: 147. Kantata

J.S.BACH: 2. suitea

J.S. BACH: Toccata eta fuga

VIVALDI: Lau urtaroak (Udaberria)

2010-03-13

EGUNKARIA, MUSIKA INSTRUMENTUA?

Atzo DBH 3.Ckoek egunkari baten orri batekin musika lan bat konposatu zuten. Batzuk hasieran erotuta negoela pentsatu bazuten ere, bereziki orriak banatu eta bakoitzari instrumentu bat ematen niela esaterakoan, klase amaieran gehienak ondorio berdinera ailegatu ziren. Hona hemen ondorio hoietako batzuk:
“Gaurko klasea gustatu zait, dibertigarria izan da eta edozein objeturekin, paperarekin ere, musika egin daitekeela ikasi dut.” IÑIGO ARANGUREN
“Gaurko klasean edozein objeturekin musika egin daitekeela ikasi dugu. Klase hasieran ez nuen uste egunkari batekin hainbeste soinu egin zitekeenik.” MAITE OZKOIDI
“Hasiera batean ez nuen uste egunkari bat instrumentu bat izan zitekeenik. Beraz, gero, zerbait berria ikasi dut eta gustokoa izan dut.” IÑIGO LIZARRAGA


Hemen duzue atzoko klaseko filisofia berdinarekin, hau da, edozein objeturekin musika egin daitekeelaren ideiarekin, egindako musika lan bat.