2009-04-27

NON DAGO DIDO?

Ziur naiz denok ezagutuko duzuela Wallyren jokua. Kasu honetan Wally edo Dido aurkitu beharrean, Didori buruzko informazioa lortzen saiatuko gara.
Gaur egun, denok entzun dugu noizbaiten Dido abeslariaren izena. Gehienek ezagutuko duzue Eminem raperoak bere abestietako zati bat sampletu zuenetik fama handia lortu zuelako: Thank you abestiari buruz ari naiz, noski. Bideoa ikusteko klikatu
hemen. Ezagutzen zenuten, ezta?

Baina, nondik dator Dido izena? Dakigunez, Kartagoko erregina bat izan zen eta erromatarren garaiko Virgilio olerkilariak La Eneida liburuan bere bizitza deskribatzeaz gain, bere heriotzaren bertsio bat eman zuen. Virgiliok dioenez, Didok bere buruaz beste egin zuen, Eneas, Troya sortzera abiatu zenean, ezin baitzuen bera gabe bizi. Horrelako trajedia bat primeran etorri zitzaion Henry Purcell konposatzaile barrokoari bere opera Dido eta Eneas (1689) sortzeko.
Bideo honetan Dido, hil aurretik, bere neskamea Belindataz agurtzen entzungo dugu. Zati hau musikaren historiaren gailurrenetako bat bezala kontsideratua dago (musika lengoaia eta ingelerako testua jarraitzeko erabil dezakegu).


Hau entzutean ezer ere ez sentzitzeko kapazak izan bazarete (goiko sol hori ematen duenean bereziki) edo Karatagoko erregina bezala hilda zaudete edo datorren urtean, bizitzak zertxobait gehio irakatsi dizuenean, frogatu beharko duzue.

2009-04-26

ABESBATZAK KAMISETAK ESTREINATU DITU

Gaur goizean, ariketa osagarrien eguna zela eta, Ikastolako Abesbatzak kontzertu bat eskeini du Haur Hezkuntzako edifizioan. "Look" berriarekin atera dira kantatzera, DBH 3Cko Oihane Amezketak diseinatutako kamisetekin. Luis Notariok lagundu ditu pianoarekin eta abestietako batean, DBH 4Bko Patxi Erdozainek ere jo du. Kike Unzuk, LH 5Bko ikasleak, "Los chicos del coro"abestiaren soloa abestu du eta guraso guztiak aho zabalik utzi ditu.
ZORIONAK DENOI, lan izugarria egin baituzue kontzertu honetarako!!!
Hona hemen gaurko kontzertuaren bideo eta argazki batzuk:





2009-04-19

FIGARO, FIGAR0, FIIIIIIGARO!!!

FIGARO, NOR OTE? Aurten entzungo dugun lehenengo operaren protagonista da. Opera honen izenburua Sevillako bizargina da, Gioacchino Antonio Rossini-k (1792-1868), musikagile italiar erromantikoak, konposatu zuen operarik famatuenetako bat.
Opera honetan, Rosina, neska aberats eta umezurtz bat, bere tutorearen, Bartoloren giltzapean dago. Bartolok berarekin ezkontzeko asmoa dauka, baina Rosina Almaviva kondeaz maiteminduta dago. Figaro bizarginak, Rosina eta Almavivaren maitasuna bultzatuko du, bien arteko topeketak antolatuz.
DBH 3. mailakoek dakizuen bezala, bihar Musika Barrokoarekin hasiko gara eta ezinbestekoa izango zaigunez operari buruz hitzegitea, hona hemen bideo berezi batzuk, nahiz eta barrokoak ez izan.






2009-04-01

BIOLA PIKUTARA!

Hau da Yuri Bashmet-i, gaur egungo biolista famatuenetako bati, kontzertu batetan gertatutakoa. Ze nolako faena!