2011-06-19

ABESBATZAREN AGURRA

Lehenik eta behin zoriondu nahi zaituztet abesbatzako guztiak asteazkenean erakutsitako profesionaltasunagatik. Goizean, ikastolan, kontzertu bat eman ondoren Laskorain ikastolako abesbatzakoekin, arratsaldean ere, Civivoxen, izugarri ondo abestu zenuten. Arratsaldekoa, abesbatzak inoiz eman duen kontzerturik luzeena eta konplikatuena izan zen eta hala ere kontzentrazioa eta afinazioa ordu osoan zehar mantendu zenuten. Hori ez da batere erraza zuen adineko neska mutilentzat!
Lan handia egin duzue aurten eta hori berehala somatu zuen publikoak: ahotsak oso ongi kolokatuak zeuden, zuen aurpegiek hainbestetan ensaiatutako sentimendu desberdinak erakusten zituzten, afinazioa izugarria izan zen kontzertu osoan zehar, nahiz eta ikaragarrizko beroa egin... Jendea liluratuta atera zen Civivoxetik! Emakume batek kontzertua baino espektakulo bikaina zela esan zidan amaitzerakoan!!! Oso kritika onak jaso nituen.
Tamalez, urtero bezala, azken kontzertu honekin agur esan behar diegu zenbait ikasleri. Aurten, Josu Orla eta Aritz Oroz, nire laguntzaile amorratuak, badihoaz ikastolatik. Hainbestetan lagundu didazue trasteak hemendik hara eramaten, beti hain arduratsuak entsaioetara etortzeko... Inoiz ez duzue irrifarrea galdu, nahiz eta azken urteetan zuen ahotsek izaten ari zituzten aldaketa fisikoek ezindu kanta gehienetan abestea. Eskerrak eman nahi dizkizuet entsaioetan pazientzia handia izan duzuelako, eta zuen ahotsetaz asko ikasi dudalako. Argi dago nik izugarri botako zaituztedala faltan, baina beste batzuk ere (eta ez ditut izenak aipatu nahi...) zuen falta asko somatuko dute datorren urtean, je, je... Hemendik aurrera, gure publikoaren artean zuen aurpegiak ikustea espero dut.

Bukatzeko, mila esker, benetan, oparitutako lore sorta eta lepokoarengatik, izugarri gustatu zitzaizkidan. Ondo pasa udan eta pilak kargatuta itzuli, oso abesti politak baititut datorren ikasturterako!!!! Ziur naiz gustokoak izan behar dituzuela!! (Hona hemen aurrerapen txikia)
Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

No hay comentarios: