2010-06-12

ABESBATZAREN AGURRA


Urtero bezala, ekaina ailegatu eta abesbatzakoek agur esaten diogu elkarri hurrengo ikasturtearte. Eta baten batek, Anaisek eta Irenek bezala, betirako. Egia da urte asko izan direla elkarrekin eta pena handia ematen didala horrelako abeslari eta pertsona bikainak galtzea. Hala ere, Nafarroa Oinezerako zuekin kontatzea espero dut!!!

Zoriondu nahi zaituztet guztiak, aurten egindako lanarengatik! Ez dakizue ze nolako suertea dudan horrelako abesbatza baten zuzendari izanda, ezin nuen lan talde hobeagoa lortu!!! Izugarri hobetu duzue ikasturte honetan, bai afinazioan (Sakuraren sarrerak eta Niska Banjaren amaierak eman diguten lana), bai pianisimoak eta benetazko foteak lortzen (Dubularen abestia Virgen del Río parrokian ez dut uste nire bizitza osoan ahaztuko dudanik) eta beharbada, abesbatza batentzat zailena den horretan, empastean, ere bai. Ahots teknikako klaseek eragina izango zuten???

Bukatzeko eskerrak eman nahi dizkizuet Luisen eta nire partetik atzoko bi lore sortengatik. Ondo abesteaz gain, ze nolako detalleak dituzuen... MILA ESKER BIHOTZ BIHOTZEZ!!!

Kontzertuko argazkiak ikusteko klikatu hemen.

No hay comentarios: