Gaur, Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatzakoak, Tolosara joan gara egun pasa. Urtero bezala, Laskorain Ikastolako Abesbatzakoekin kontzertu bat eman dugu, baina aurten ikastolan bertan egin beharrean, aldameneko zaharretxe batetan abestu dugu. Bi abesbatzak haunditzen joan dira azken hiru urtetan eta nahiko larri ibili gara Niska Banja elkarrekin abesteko, ez baikinen aldarean sartzen. Hala ere, publikoa ezin hobea izan da, izugarri disfrutatu eta asko txalotu dute.
Kontzertua bukatzerakoan, Laskorainera jeitsi eta hamaiketakoa eskeini digute. Ze nolako txistorra bokatak! Batzuk ziotenez, beren bizitzan jan dituzten hoberenak!!! Gero, hantxe ibili gara, batzuk futbolean, beste batzuk dantzan... Konturatu orduko itzultzeko ordua egin zaigu eta pena handiz, bueltan etorri gara Atarrabiara; baina hori bai, datorren ikasturtean berriro ere itzultzeko asmoz.
Argazki guztiak ikusteko klikatu hemen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario