2010-02-19

LHko IKASLEENTZAKO KONTZERTUA GAUR BALUARTEN

Gaur, Baluarten, "El laboratorio del Dr. Fausto" deituriko musika ikuskizun berezia eskeiniko da 19:30ean. Bertan mago entzutetsuaren historia eta honek deabruarekin eginiko akordioei buruzko dantzatzeko ipuina taularatuko da. Ikuskizuna Nafar Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuak antolatzen duen Kontzertuak Familian zikloaren baitan kokatzen da. Musika Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik helduko da eta Madrilgo Dantza Goi-Kontserbatorioko dantzariek musika dantzatuko dute. José Antonio Montaño maisuak zuzenduko duen ikuskizunak Fernando Palacios-en musika eta gidoia eta Alessandra Panzavolta-ren koreografia eta zuzendaritza eszenikoa du. "El laboratorio del Dr. Fausto" 8 eta 12 urte bitarteko haurrei eta helduei zuzendua dago.

No hay comentarios: