2010-02-22

FARINELLI, AZKENEKO IRENDUA

1994an Gérard Corbiauek bere hirugarren pelikula, "Farinelli il castrato" zuzendu zuen. Bertan Carlo Broschiren edo Farinelliren (castratirik ezagutuenaren) bizitza azaldu zuen. Castratiak, gelan ikasi dugun bezala, haur ahotsa mantentzeko irendutako abeslariak ziren. Fama handikoak izan ziren Barrokoan bereziki.
Pelikula honetako arazorik larriena castrato baten ahotsa lortzea izan zen. Horretarako, Corbiauek, Pariseko IRCAMeko laborategietan soprano (emakume) eta contratenore (gizon) baten ahotsak nahasi behar izan zituen.
Bideo honetan pelikularen zatiak ikusten dituzuen bitartean, Haendelen Rinaldo operaren ariarik famatuena entzungo duzue: “Lascia ch’io pianga”.








2010-02-19

LHko IKASLEENTZAKO KONTZERTUA GAUR BALUARTEN

Gaur, Baluarten, "El laboratorio del Dr. Fausto" deituriko musika ikuskizun berezia eskeiniko da 19:30ean. Bertan mago entzutetsuaren historia eta honek deabruarekin eginiko akordioei buruzko dantzatzeko ipuina taularatuko da. Ikuskizuna Nafar Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuak antolatzen duen Kontzertuak Familian zikloaren baitan kokatzen da. Musika Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik helduko da eta Madrilgo Dantza Goi-Kontserbatorioko dantzariek musika dantzatuko dute. José Antonio Montaño maisuak zuzenduko duen ikuskizunak Fernando Palacios-en musika eta gidoia eta Alessandra Panzavolta-ren koreografia eta zuzendaritza eszenikoa du. "El laboratorio del Dr. Fausto" 8 eta 12 urte bitarteko haurrei eta helduei zuzendua dago.

2010-02-10

CARMINA BURANA ASTEBURU HONETAN BALUARTEN

Asteburu honetan CARL ORFF-en Carmina Burana musika lana datorkigu Iruñeako Baluertera La Fura dels Baus taldearen eskutik. Donostian udan ikusi zutenek izugarrizko kritika onak egin zizkioten eta nik dakidala gaur arratsaldean oraindik bazen sarreraren bat saldu gabe. Beraz, gustokoa baduzue, etzazue bi aldiz pentsatu!

Hona hemen Baluartek eskeintzen duen ikuskizunaren laburpen txiki bat: "La fura dels Baus-ek sinatu eta Iruñeako Orfeoiak interpretatutako Carmina Buranak Donostiako Hamabostaldian aurkezpen arrakastatsua izan zuen eta gure eszenatokian titulu desiratuenen artean dago. 1937an Carl Orff-ek konposatu zuen Carmina Burana errepertorio klasikoko obra entzutetsu eta interpretatuenetarikoa da. Arau moralen urratze eta bizitzaren plazerren gozamenera gonbidatzen duten Erdi Aroko testu batzuetan oinarritu zen Orff instrumentazio anitz, perkusioan aberats eta ikusgarritasun handiko obra hau konposatzeko. La Furak elementu guzti hauek elkartu ditu eszenaratze harrigarri eta berritzailea duen ikuskizun hau eratzeko. Konpainiako zuzendaria den Carlus Padrissak zuzendaritza liriko arriskutsu eta txalotuenenak sinatzen ditu egun Europako opera antzoki nagusietan. Iruñeko Orfeoiak hasieratik hartzen du parte proiektu honetan eta azken urteotako denboraldi emankor eta oparoena du hau."

2010-02-07

SANTA AGEDA

Ostegunean, urtero bezala, Burlatako kaleetatik atera ginen Santa Ageda bezpera ospatzera. Ikastolan, trikitilari taldea, gaiteroak, abesbatza eta zenbait guraso eta langile elkartu ginen. Txistorra pintxo bat (edo batzuk) jan ondoren hantxe abiatu ginen kopla batzuk kantatzera.
Oraingo honetan ez dut argazkirik, baina hona hemen Mikel Belaskok, ikastolako gurasoak, youtuben txertatu duen bideoa.