2009-06-18
AGURRA ABESBATZARI
2009-06-12
LASKORAINEKOAK ATARRABIAN
2009-06-11
IKASTOLAKO ABESBATZA EGUNKARIAN
Gaur Ikastolako Abesbatzari buruzko artikulo bat dator Diario de Noticias egunkarian. Artikuloak hiru zati ditu. Nire aitona, Luis Morondori buruzko biografia, neri egindako elkarrizketa eta abesbatzako partaide batzuei egindakoa.2009-06-10
"VIANA PRINTZEA" SARIA MUSIKARI BATENTZAT
Atzo goizean Agustin Gonzalez Azilu musikari eta konposatzaileak "Viana Printzea" saria jaso zuen Leireko Monastegian. Iaz Alfredo Landa aktoreari eman zioten.
Gonzalez Azilu Altsasun jaio zen 1929an. Iruñean ikasi zuen Luis Taberna organojolearekin eta Fernando Remacha konposatzailearekin. Ondoren Madrilera joan zen musika ikasketak jarraitzera. 1960an XVII. mendeko nafar konposatzaileei buruzko ikerketa lan bat egin zuen beka bati esker. Geroxeago Europako beste herri batzuetan ibili zen, Parisen adibidez. Hainbat sari irabazteaz gain Madrilgo Goi mailako Kontserbatorioan eta Iruñeako Pablo Sarasate Kontserbatorioan, besteak beste, armoniako irakasle lana burutu du. 80 urte izan arren, konposatzen jarraitzen du; oraingo honetan dirudienez, opera bat du eskutartean.
2009-06-05
TXIRULA AZTERKETA PRESTATZEKO
Hemen dituzue datorren asteko azterketan sartuko diren bi abestiak. Ea bideo hauek laguntzen dizueten ikasten. Eskertu nahi diet Nikolas, Maite eta Ireneri hartu duten lanarengatik.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
