2008-05-24

LASKORAIN ETA PAZ DE ZIGANDAKO ABESBATZEN ELKARTRUKEA

Azkeneko bi aste hauetan Tolosako Laskorain eta Paz de Ziganda ikastoletako abesbatzakoek bi topaketa egin ditugu Tolosan eta Atarrabian. Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da bientzat, baina batez ere guretzat, Nafarroatik ateratzen ginen lehenengo aldia baitzen. Datorren urtean ateraldi hauek errepikatzeko asmoarekin gelditu ginen bi zuzendariak.
Paz de Zigandakoak oraindik ez dugu kurtsoa amaitu eta seguraski, ekainean Caritasek urtero Paseo Sarasaten antolatzen duen Tombolan kontzertu bat emango dugu. Oraindik eguna eta ordua konfirmatu gabe daude. Zerbait gehio dakigunean abisatuko zaizue.
Asteazkeneko kontzertuko argazkiak ikusteko klikatu hemen.

No hay comentarios: